XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LIZARRALDE, egun arte Oñatiko Unibertsitateari buruz egin den monografia historiko bakarraren egilearen arabera, kolejio soil bilakatu zuten Oñatiko Unibertsitatea 1822ko azaroaren 4ko Errege-agindu baten ondorioz, privando a sus catedráticos de la facultad de expedir títulos académicos, eta egoera honek bere horretan iraun zuen 1828ko urriaren 8ko Errege-agindua jakinarazi zen arte que había de autorizar la reapertura de la Universidad

Nolanahi ere, 1829ko abenduaren 29ko Errege-aginduak berriro ere murriztu zuen Unibertsitatea Kolejioen mailara, eta halatan iraun zuen ordutik aurrera, en tan irregular situación durante los pocos años que le restaron de vida

Beraz, egile honen arabera, Oñatiko Unibertsitateak Kolejioaren maila baino ez zuen izan 1822tik 1842ra arte.

Irizpide hau ez du Lizarralderen ondoko egile bakar batek ere ezeztatu eta, besterik gabe, hartan oinarritu dira Lizarralderen ondokoak.

Nolanahi ere, garai hartako Unibertsitatearen dokumentazioa klaustro nagusien aktak, liburuak eta mailei eta matrikuiei buruzko espedienteak azaletik aztertzen badugu, argiro ikusten dugu Oñatiko Unibertsitateak titulu akademikoak emateko eskubide guztiei eutsi ziela.